Vanessa Sánchez,
kazetaria
Traducción al español
Bost urte igaro dira Euskonews mugarik gabeko “zibergunean” zabaltzen hasi zela. Garai hartan Euskal Herrian nengoen eta, agian, ez nintzen konturatu Euskonews-ek Euskadin, Nafarroan eta Iparraldean jaio edo-eta bizi direnen ahotsa eta Euskal Herriko historia zabaltzeko duen garrantziaz. Orain atzerrian nago eta etxea urrun edukitzeak nire herria gehiago eta diztantzia handiagoarekin ezagutzeko gogoa piztu dit. Eta astekari honek ederki ezaguarazten ditu, askotan komunikabideen gaurkotasunetik urrun dauden euskaldunak eta euskal gaiak. Zoritxarrez, egun, oso zaila da Euskal Herria gertakariek ezartzen dioten indarkeriaren estigmatik aldentzea. Orri elektroniko honek horretarako aukera ematen du.
Nik
bezala, bost kontinenteetan dauden lagunek, gure herria apurtzera ez daramatzaten
gaiak ezagutzeko eskubidea dute. Luis Mariano abeslariaren heriotzaren efemeride
apaletik, Jorge Oteiza eskultorearen erretrato baterarte. Horregatik Euskonews
irakurtzerakoan nire herriarekin adiskidetzen naiz, irainik eta odol ttanttarik
ez dagoen aldizkaria delako. Aldi berean, Euskonewsek herritarrak lotzeko
balio duen nazioarteko sarean sartu du gure hizkuntza. Mugak eta (printzipioz)
leku bateko zein besteko hizkuntza bereizkeririk ez dagoen esparru zabal batean
dabil euskara zuen eskutik.
Zorionak, urte askotarako!
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français
![]() |
Aurreko Aleetan |