Zuriñe
Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko:
zurkain@euskalnet.net
Maider Arriaran |
Maider Arriaran 1981eko azaroaren 18an jaio zen Arrasaten. Duela hiru urte Gasteizeko .CLASS moda zentroan hasi zen diseinu ikasketak egiten. Moda sortzailea da beraz Maider. Bi desfiletan hartu du parte 21 urteko gazte arrasatearrak. Aurrenekoa, 2002ko urriaren 17an Gasteizeko Villa-Suso jauregian egin zen Arabako sortzaile berrien IV.galan erakutsi zuen jende aurrean urtebeteko lana. Bertan aurkeztutako gaueko soineko bat, urte berean Benalmadenan (Malaga) burututako Miss Linda lehiaketara eramateko aukeratua izan zen, eta bertan parte hartu zuen modeloak jendaurrean erakutsi zuen Maiderren lana.
Miss Linda lehiaketarako aukeratu zuten Maiderren lehen bildumako gaueko soinekoa |
Arrasatearrak aurtengo irailaren 20an Gasteizko Artium museoan antolaturiko moda desfilean bere bigarren bilduma aurkeztu zuen. Bi bildumak gazte jendearentzat pentsatutako arropekin osaturik daude. Josteko makina erabiltzeko duen trebezia erakusteaz gain, beste hainbat teknikekin ere ongi moldatzen dela argi utzi du bi erakustaldietan arrasatearrak: bai ehungailuarekin edota ehun estanpatuekin ere. Bigarren bildumaren proiektua, Murtzian izandako Espainia mailako sortzaile berrien lehiaketara aurkeztu zuen pasa den udan arrasatearrak.
Maider Arriaran hirugarren desfile baterako gaiak prestatzen ari da orain eta Gasteizen izango dela dakien arren, oraindik ez da data zehaztu.
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français