Zuriñe
Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko:
zurkain@euskalnet.net
Bi astetan zehar Bilbora joan etorriak egiten aritu ondoren, urriaren 2 eta 3an Bilboko koral elkarteari laguntza emanez, Arrasateko Goikobalu abesbatzako hainbat partaidek Mahler-en Bigarren Sinfonia interpretatu zuten Bizkaiko hiriburuko Euskalduna Jauregian. Juanjo Menaren zuzendaritzapean eskaini zuten emanaldia Bilboraino gerturatu ziren Goikobalu abesbatzako 22 kideek eta Bilboko Koralaren elkarteak. Ez da lehenengo aldia Arrasateko abesbatza beste talde batekin lankidetzan aritzen dena. Sarritan egin dute lan Donostiako Orfeoiarekin, esaterako. Aipatzekoa da azken emanaldi hauetan tronboia jotzen aritu diren bi arrasatear egon direla abesbatzako kideekin batera. Nahiz eta oraindik tokia zehaztu gabe izan, Goikobalu abesbatzakoek abenduan emango dituzte Mahler-en Bigarren Sinfoniaren beste hainbat emanaldi.
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français