Zuriñe
Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko:
zurkain@euskalnet.net
Bergarako
kale eta lokalak kulturaz blai murgilduko dira urrian hasi eta abendua bitartean.
2003ko Udazken Kulturala antolatu du bertako udalak, eta hainbat
ekitaldi eta ikuskizun izango dira herrian. Urtero jendearen parte hartzea
nahiko handia izan denez, Bergarako Udalak hamar bat urte daramatza ekimen
hau bultzatzen. Hala ere, hasieran Azaro-abendu musikala bezala ezagutzen
zen, gaur egun Udazken Kultural izena daraman programa. Egitarauari dagokionez,
oso anitza dela aipatu behar da. Besteak beste, antzerkia, erakusketak, zinea,
musika eta hitzaldiak izango dira gerturatzen direnen esku.
Aste buru honetarako honako ekintzak eskaintzen dira:
Ostirala 10: Juan Luis Bikuña Agirrek idatzi eta Bergarako Udalak argitaratutako “Iriaun, frantsesen urrea eta Elosu” liburua aurkeztuko da, Udaletxeko Areto nagusian, arratsaldeko 7´30etan.
Gaueko 10etan, berriz, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako kanporaketa, Novedades Aretoan.Larunbata11: Javier Arrillagaren kontzertua, Udaletxeko areto nagusian, arratsaldeko 7´30etan.
Halaber gogoratu behar da, urriaren 12ra arte irekita dagoela, XIII Kirol Lehiaketako Argazkien Erakusketa.
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français