Andra Mari Kofradiaren diru bilketa

Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Aramaion kofradia bat dago, Ibabeko Andra Mari izenekoa hain zuzen ere. 1556.urtean sortutako kofradia honek 180 bat anaikide ditu, Aramaioko jendea eta kanpokoak batzen dituelarik. Baina guztiek ibarrarekin nolabaiteko harremana dute: herritik joandako pertsonak edo Aramaiorekin lotura berezia duten kanpotarrak dira. Andra Mari ermitaren inguruko elkartea da. Ermitak, 1707ko inskripzioa du, baina dirudienez aurretik zegoenaren gainean eraikia da. Hasiera batean ermita zen bakarrik. Gero, poliki-poliki sakristia, kanpandorrea eta komunitate-ospakizunetarako gela eraiki zuten, 1780.urtearen inguruan.

Argazkia
Aramaio

Orain baselizako ormaren berriztatzeari ekin diote kofradiakideek eta horretarako diru bilketa egiten ari dira. Jesus Zabala presidentearen esanetan, esperantza handia dute beharko duten diru guztia bilduko dutelakoan.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

HERRIAK
Aramaio
Bilatu Euskonewsen
2003/10/10-17