Ignacio Ugartetxe,
Athletic Clubeko presidentea
Traducción al español
Athletic
Clubarentzat ohore handia da Eusko Ikaskuntza bezalako
erakundearekin bat egitea Euskonews & Media monografiko honetan.
Izen eta ospe handiko erakundeok sarean egiten dugu topo kasu honetan, mundu
osoko bisitarien begiradapean egoteko eta Euskonewsen zelaira irtetzen
gara dena emateko prest.
Barrutik daramagun guztia, edo guztiaren ardatza behinik behin, izango duzue eskuragai: gure harremanak hedabideekin, gure kirol filosofiaren adibide garbiak, gure kirol zuzendariaren ikuspuntuak, gure fundazioaren zutabeak, gure sendagileen aholkuak... gure sena agerian azken finean eta dena gure historia ederto islatzen duten irudiez horniturik. Arriskua egon badago, gure mende luzeko ibilbidea horrenbeste laburtzea hain zuzen ere, baina, era berean, erakargarria izango da oso Athletic Club nondik datorren eta gaur egun zer garen ezagutzera iristeko.
Partida hastear dago eta, zorionez, lehia honetan denok
izango gara
irabazle!
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français
![]() |
Aurreko Aleetan |