Mahomaren ahotsa itzali da

Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Karlos Agirreurreta, Mahoma, Rip punk musika taldearen abeslaria astelehenean aurkitu zuten larrialdi zerbitzuek hilik Bilboko bere etxeko ohean. Hileta elizkizunak ostegunean izan ziren Arrasate eta igande honetan, urriak 19, Besaide mendian omenaldia egingo diote talde arrasatearraren ahotsa izandakoari. Ekintza eguerdiko 12etan izango da, eta Karlosen errautsak haizeratuko dituzte.

Euskal Herri osoan eta kanpoan garrantzia handia izan zuen taldea sortu zen Arrasaten 1981.urtean: Rip punk taldea. Partaideak Yul (gitarra), Txerra (bateria), Portu (baxua) eta Mahoma (ahotsa) izan ziren. . Rip-ekoek, Zona Especial Norte, edo No te Muevas diskoak plazaratu zituzten, sekulako arrakastarekin. 1984an AEBetako Maximum Rockn´roll aldizkariak nazioarteko taldeen bilduma batean Rip-en Anti Militar kantua kaleratu zuen. Horrez gain, taldearen bertsioen bilduma bat kaleratu zuen Ou! disko etxeak, eta Bat, bi, hiru...hamar! diskoan ere parte hartu zuten. Taldeak 1989.urtean utzi zion bere ibilbide artistikoari, baina hala ere, hainbatetan igo dira ordutik eszenatoki gainera.

Argazkia: Arrasate Press. Joseba Vallés.

Asko izan dira Rip taldearen eragina jaso duten euskal kantariak eta euskal kantagintzak hutsunea nabarituko du Mahomaren desagerpenarekin.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

HERRIAK
Arrasate
Bilatu Euskonewsen
2003/10/17-24