Izar Elorza eta Juan Jose Altuna irabazleak

Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Iragan igandea, urriak 12, Aramaioko kaleetan Itur Zuri herriko emakumeen kultura elkarteak antolatutako XII.margo lehiaketa izan zen. Guztira 44 lagunek hartu zuten parte, gehienak kanpokoak. Bi taldetan banatuta zeuden partehartzaileak: 16 urtetik beherakoak eta zaharragoak. Lehenengo taldean irabazle suertatu zena Izar Elorza aramaioarra izan zen, bigarrena Lide Mar Barrutia, eta hirugarren postuan Leizuri Denagua.

Bigarren taldean, berriz, Juan Jose Altunak eraman zuen lehen saria, Aitor Lajarinek bigarrena, eta Raimundo Argozek hirugarrena. Antolatzaile eta partehartzaileen arteko bazkarian banatu ziren sariak. Margolanak hilaren 21era arte egongo dira erakusgai Aramaioko Sastiña aretoan.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

HERRIAK
Aramaio
Bilatu Euskonewsen
2003/10/17-24