Agurtzane Ugalde: bizikletan munduan zehar

Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Agurtzane Ugalde arrasatear bidaiari amorratua da. Bidaietarako zaletasuna duen irakaslea da eta bere azken bidaian Tibet ezagutzeko aukera izan du; orain arte egin dituen bidaietatik garrantzitsuentzat jotzen du. Nahiz eta herrialde haren zati bat bakarrik ikusi duen, bertako lilurak harrapatu du gure laguna. Inoiz sentitu gabeko sentsazioa izan bide du han: lasai sentitu zen, sosegaturik. Esperientzia hori urriaren 15ean azaldu zien, Arrasateko Emakumeen Txokoak antolatutako diapositiba emanaldira gerturatu zirenei.

 
Agurtzane Piriniotara eginiko bidaian

Hemeretzi urte zituela hasi zen bere bizikleta hartu eta hainbat toki ezagutzen; esperientzia handiko emakumea da, beraz. Irtenaldi horietan Guatemala, Mexiko, Korsika, Txekia Maroko eta Tibet-a bisitatu ditu, besteak beste. Gehienetan beste norbaitekin joateko ohitura duen arren, Estatu mailan eginiko hainbat irteeratan bakarrik egon da. Hala ere, nahiago du jende gehiagorekin joatea, badaezpada ere. Bizikletaz gain, oinez ere egin izan ditu bere ibilaldiak.

Oraindik hainbat toki bisitatzea atsegin izango lukeela dio Agurtzanek, eta Mongolia, Afrika Beltza, edo Bolibiara joan nahiko luke, esaterako. Tokien aukeraketa egiterakoan paisaiari garrantzia ematen dion arren, helburuetan topa dezakeen jendea ere hartzen du kontuan. Bidaiatu duen toki guztietara bolaluma eta papera eramaten du Agurtzanek, momentuko inpresioak jasotzeko. Arrasatearrak dio bidaiatzea atsegin duenak inguru hurbilean ere berdin goza dezakeela, paisaia ederrek asko laguntzen dute eta.

Bidaizalea Bardeetan bere bizikleta hartuta
Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

HERRIAK
Arrasate
Bilatu Euskonewsen
2003/10/24-31