Goikobaluren emanaldi arrakastatsua

Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Goikobalu abesbatzak kontzertua eskaini zuen aurreko igandean, hilak 19, Azpeitian. Emanaldia Jesusen Bihotzaren Esklaben elizan izan zen, Azpeitiko Udalak antolatutako "Udazkeneko abesbatzak" zikloaren barruan. Jende ugari gerturatu zen Arrasateko abesbatzako 28 taldekideen ahotsekin gozatzera, eta taldeko Maribel Hernandezen esanetan, jendea oso pozik geratu zen. 28 abeslari bakarrik joan ziren Azpeitira; beste batzuk aurreko astean zendu zen Mahoma, Rip musika taldearen ahotsa izandakoak jaso zuen omenaldira hurbildu baiziren. Hamabost abesti eskaini zituzten: polifoniak, euskal musika eta ingelesezko abestiren bat. Abendura arte Goikobalu abesbatzak ez du beste emanaldirik eskainiko.

Abesbatzakoak Azpeitiko Jesusen Bihotzaren Esklaben elizan kantatzen

Arrasateko abesbatzak 15 urte daramatza bere ekinean, eta oraindik entseiuak egiteko toki finkorik ez dutela salatu dute. Hori dela eta bi tokitan prestatzen dituzte beraien saioak. Astearteetan Arrasate Musikaleko gela batean biltzen dira, eta ostiraletan aldiz, Gazteluondo ikastolako gela batean. Egoera eskasean daudela azpimarratu dute abesbatzako kideek, eta egoera azkar konpontzea espero dute.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

HERRIAK
Arrasate
Bilatu Euskonewsen
2003/10/24-31