Zuriñe
Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko:
zurkain@euskalnet.net
Jokin Zaitegi idazle arrasatearrak literatura unibertsala euskaratzen egin zuen ahaleginari jarraitzeko, XVII. Jokin Zaitegi Sariketa antolatu dute Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) elkarteak eta Elkar argitaletxeak. Suediako Akademiak John Maxwell Coetzee idazle hegoafrikarrari eman dio aurten Literaturako Nobel Saria, eta bere Disgrace eleberria izango da Sariketarako egin beharreko euskaratze lana. Eleberriaren aurreneko sei orrialdeak itzuli beharko dira eta abenduaren 10a baino lehen hiru kopia AEDren egoitzara bidali (Pablo Uranga 4 behea, 20500 Arrasate).
Testua antolakuntzak emango dio lehiaketan esku hartu nahi duenari. Epaimahaia Patxi Ezkiaga, Aintzane Ibarzabal eta Iñaki Mendigurenek osatuko dute, eta 2004ko urtarrilean emango dute irabazlearen izena. Horrek, 4200 euro jasoko ditu Disgrace liburua osorik itzultzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero: 943771228 edo kultura@aedelkartea.com
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français