Arrasateko sukaldarien ama-erregina hil da

Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Urtetan Arrasaten izandako sukaldaririk ospetsuena, Obdulia Ansoategi Iregi, Obduli, urriaren 18an hil zen. Herriko elkarteetan, ostatu eta etxe askotan aritu izan zen bere artea eskainiz, sukaldaritza, alegia.

 
Obduli, lapiko artean bere saltsan.

Hamabost urterekin etxetik irten eta Areetako Allende familiaren etxean hasi zen neskame. Ondoren Donostiara joan zen Xabierreko Kontearen etxera. Sukaldean zazpi pertsona aritzen ziren, gehienak frantsesak, eta han ikasi zuen sukaldaritza Obdulik.

Horrez gain, Alzolako Bainuetxean hamar urte egin zituen, gerra hasi aurretik eta baita ondoren ere. Arrasatera itzuli eta Sindikatuetan aritu zen sukaldaritza eskolak ematen. Gutxienez 500 pertsonek ikasi zuten berarekin. Eta ez arrasatearrek bakarrik, inguruko herrietatik ere etortzen ziren berarengana. Klase teoriko eta praktikoak ematen zizkien Obduliak emakume haiei. Oraindik ere, herriko etxe askotan Obduliren errezetak kuzinatzen dira.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

HERRIAK
Arrasate
Bilatu Euskonewsen
2003/10/24-31