Zuriñe
Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko:
zurkain@euskalnet.net
Arrasateko Emakume txokoak “Emakumea eta osasuna” izeneko hitzaldia antolatu du gaur, urriak 24rako. Hizlaria Mari Luz Esteban izango da, eta arratsaldeko 7etan izango da Uarkape frontoiaren atzealdean elkarteak duen lokalean.
Datorren asteazkenerako (urriak 29) Feminismo Eskola antolatu du txokoak. Emakumeon partehartzea gizartean izango da jorratuko duten gaia, eta dinamizatzaile gisa Arantza Urkaregi arituko da arratsaldeko zazpietan hasiko den ekitaldian.
Urriaren 31an antzerkia eskainiko du Detritus Teatrus taldeak. Egingo duten antzezlana Los punkis también lloran da, eta hau ere, gainerako ekintzak bezala, arratsaldeko zazpietan izango da Emakume txokoaren egoitzan.
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français