Antzuola Interneten barrena

Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Antzuolako Udalak urriaren 18an aurkeztu zuen bere web gunea: www.antzuola.com. Azkenean, denbora luze lanean aritu ondoren, nabigatzaileek badute herriari buruzko kontsultak Internet bidez egiteko aukera. Web orriko txoko ugaritan barnera daiteke bisitaria, besteak beste, Antzuola herriari buruzko azalpena (datu orokorrak, eskolak, jaiak, ibilbideak...) eta Udaleko kontuei buruzkoa (eskaerak, kexak...). Horrela, herritarrek ez dute derrigor udaletxera jo beharrik izango beraien nahi eta iradokizunak helarazteko. Guztia bi hizkuntzatan (euskaraz zein gazteleraz) aurkituko du bertaraino iristen denak.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

HERRIAK
Antzuola
Bilatu Euskonewsen
2003/10/24-31