Zuriñe
Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko:
zurkain@euskalnet.net
Ignazio Lakuntza Debagoieneko Mankomuniatatearen lehendakaria eta Gipuzkoako Erakunde Harremanetarako Diputatu Fernando Tapia, Aretxabaletako Otalora jauregian bildu ziren urriaren 21ean bailarako 35 alkate eta zinegotzirekin. Euskara udal kudeaketan saioan parte hartu zuten, eta politikoez gain, herrietako euskara teknikariak ere bertan izan ziren.
Euskararen normalizazioak Udalaren barruan eta kanpoan izan beharreko rola kontuan hartu eta kudeaketaren ezinbesteko elementutzat hartu behar dela ohartarazi nahi izan dute saioarekin. Bukaeran, zenbait dokumentu banatu zitzaien jauregira gerturatutakoei: Idatziak liburuxka, administrazioko idatzietan erabiltzen diren hitzen hiztegia, eta 2001eko inkesta soziolinguistikoko datu eta ondorioak, besteak beste.
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français