Zuriñe
Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko:
zurkain@euskalnet.net
Eskoriatzako Udalak aurtengo udazkenerako zenbait ikastaro antolatu ditu. Alde batetik, fandango eta arin-arin ikastaroa prestatu dute aurtengo Euskal Jai egunean hainbat herritarrek adierazitako nahiari jarraituz. Eskolak astean behin arratsaldeko 7etatik 8,30etara emango dira, azaroaren 4an hasi eta abenduaren 23ra arte. Ikastaroaren matrikulazio kuota 10 eurokoa izango da, eta izen emateko azken eguna, urriaren 31. Eskoriatzak bere dantza taldea izan du urte askotan, baina hark aspaldi utzi zion bere jardunari eta orain herriko Udalak hartu du euskal dantzen inguruko ardura. Ikastaroa,Eskoriatzako Musika Eskolan egingo da.
Bigarren ikastaroa, helduek haur jolasak ikasteko aukera da. Helburua, gurasoei eta haurren heziketan harreman zuzena dutenei euskarazko jolasak irakatsi eta umeekin euskaraz jolasteko bitartekoak erakustea da. Azaroaren 8, 15 eta 22an izango dira klaseak, eta Urtxintxa aisialdi eskolak emango ditu. Goizeko 10etatik 13tara izango da ikastaroa, eta parte hartzeko eskoriatzarrek 6 euro ordaindu beharko dute, eta gainerakoek 15 euro. Duela hiru urte hasi ziren lan mota honekin, eta urtetik urtera harrera hobea duela adierazi dute antolatzaileek. Bi ikastaro mota eratu dituzte: batetik 3-9 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoentzat. Bertan sokasalto jolasak, zozketa jokoak... ikasiko dute partehartzaileek. Bigarren ikastaro mota, 5 urte bitarteko umeak dituztenentzat izango da. Euskarazko lo kantak, esku eta hatz jokoak, mimika eta animazio jolasak... ikasteko aukera izango dute azken horretan.
Bai fandango eta arin-arin dantzen eta baita haur jolasen ikastaroetan matrikulatzeko azken eguna urriaren 31a izango da.
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français