Zuriñe
Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko:
zurkain@euskalnet.net
Bihar, urriak 25, Eskoriatzan perretxikotara joateko deialdia egin du herriko Udalak Goizeko 9,30etan irtengo dira Luis Ezeizako patiotik ibilaldian parte hartuko dutenak. Perretxikoak bildu ondoren Luis Ezeizan jasoko dituzte antolatzaileek 13etatik 14ra bitartean. Egun horretan bertan, arratsaldeko 4etan, perretxikoak sailkatuko dituzte eta batutako guztiekin erakusketa prestatuko dute. Hurrengo egunean egingo da perretxiko mota desberdinen erakustaldia, eta horrekin batera 12etatik 14etara generoa dastatzeko aukera izango dute gerturatzen direnek.
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français