Azaroan ere, kultura nagusi

Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Udazken Kulturala aurrera doa. Laugarren astea bete berri du eta bosgarrenerako ere hainbat ekitaldi antolatu dira Bergaran. Azaroaren 4an Historiari buruzko hitzaldia izango da Migel Altuna Institutuan, arratsaldeko 7,30etan. Hitzaldia Bergara, historia topagunia zikloaren barruan egingo da.

Urriaren 6an aldiz, Pello Zabalak hitzaldia eskainiko du arratsaldeko 7,30etan Udaletxeko areto nagusian. Eguraldi gizonak Eguraldi iragarpena: tenporak ala isobara mapak? gaiari buruz egingo du berba.

Ostiralean, hilak 7, Italiako antzerki talde batek bere antzezlana taularatuko du Zabalotegi aretoan. Brescia herrikoak dira artistak, eta Fabbrica del Vento da beraien izena. Sgórbypark antzezlana ikustera gerturatu nahi izanez gero, ordaindu egin beharko da sarrera.

Kultura etxean aldiz, gaur, urriaren 31an hasi eta azaroaren 9ra bitartean, Sara Otañoren pintura erakusketa egongo da.

 

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

HERRIAK
Bergara
Bilatu Euskonewsen
2003/10-31/11-07