Zuriñe
Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko:
zurkain@euskalnet.net
Bergaran jaio arren, txikia zela Hondarribira bizitzera aldatu zen. Hala ere, aita Venezuelan lanean hasi zelako, ama-alabak ere hara joan ziren. Margolari eta musikariz inguraturik hazi zen Sara. Kolorearekiko sentsibilitatea bere aitaren estilo inpresionistak esnarazi zuen.
![]() |
Sarak batik bat naturari buruzko gaiak jorratzen ditu. |
Sarak bere pintura pasio gisa definitzen du; errealitateko inpresioak hautematen ditu, eta sentimendu bidezko hizkuntzan adierazten du. Naturari buruzko gaiak atsegin ditu, argi eta itzalen arteko txandaketa, xehetasunei garrantzia eman gabe.
Bere lanen hainbat erakusketa egin dira Irunen, Donostian eta Oviedon, besteak beste. Hondarribian lehiaketa askotan parte hartu izan du.
Oraingoan bere jaioterrian da Sararen lanekin gozatzeko aukera: urriaren 31an hasi eta azaroaren 9 bitartean Kultura Etxean.
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français