Zuriñe
Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko:
zurkain@euskalnet.net
Bergarako Ipintza Institutuan energia berriztagarriak ezagutzera eman eta ikasleak sentsibilizatzeko helburua duen proiektua aurrera atera berri dute: eguzki bidezko energia garbia sortzeko instalazioa egin dute. Iaz jarri zen egitasmoa abian, eta dagoeneko lanak amaitu dituzte. Proiektua Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta Energiaren Euskal Erakundearen artean egin dute.
Institutuaren teilatuan 48 plaka fotovoltaiko jarri zituzten iaz eta 5000W-ko potentzia sortzen dute. Horrekin batera Institutuaren atarian informazio panela jarri dute, unean uneko eta une oro datuak eskaintzen dituena. Horrela, momentuko aprobetxamendua eta hasieratik ekoiztu den eguzki bidezko energia kopuru osoa kontrola daiteke. Baina plakekin eta panel informatiboarekin batera, hirugarren atal bat du instalazioak. Juan Mari Sasiain irakasle eta proiektu-arduradunaren esanetan, ikasleek instalazioaren datu teknikoak erabili eta aztertuko dituzte aplikazio informatikoari esker. Eguneko, aste osoko, hilabeteko eta urteko datuak ikusteko aukera dute ikasleek.
Datu interesgarriak sortzen dira energia garbia erabilita: Ipintza Institutuan 3700kWh ekoiztu dituzte, eta 3512kilo CO2 saihestu. Hala ere, ekoizten den energia kopurua eguzkiaren menpe dago, eta beraz, zenbat eta eguraldi eguzkitsuagoa izan hainbat eta energia gehiago lortzen da.
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français