Zuriñe
Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko:
zurkain@euskalnet.net
Arrasateko Gazte Asanbladak Capoeira ikastaroa antolatu du. Capoeira afrikar jatorriko borroka-arte brasildarra da. Azaroaren 4an hasita, asteartero eta ostegunero arratsaldeko 7,30etatik 9etara elkartzeko deia egin dute antolatzaileek. Irakaslea Salvador de Bahiako (Brasil) Bornay izango da. Horrez gain, bihar, azaroak 1, arratsaldeko 7etan Gaztetxean dantza-borroka erakustaldia egingo da.
Brasileko esklaboek sufritzen zuten gatibutasun eta injustiziak sentiarazten zien minak sorrarazi zuen capoeira. Joko bezala hartzen zuten arren, isilpean portugaldarren kontrako borroka desorekaturako prestatzeko balio zuen. Dantza sortu zenetik borrokatuz hazi da arte brasildarra, bizitzagatik borrokan. 1920ra arte ilegala izan zen capoeira.
Zirkulu batean jolastu behar da, eta airean ostikoak eman (queillada, armada, medialua, venzao...) edo airean bueltak ematean datza (mortala, bacardi, fli-fla...). Bitartean, zirkuluaren inguruan taldekideek abesti desberdinak kantatzen dituzte. Musikak garrantzia handia hartzen du borroka-arte brasildarrean. Gaur egun bai eskoletan eta baita unibertsitatean ere beste dantza tradizional batzuekin batera irakasten da.
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français