Ekin emakume taldearen ikastaroak

Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Arrasateko Ekin Emakumeak taldeak hainbat ikastaro antolatu ditu aurtengo abendua bitartean. Aretoko dantzen ikastaroa da horietariko bat. Irakaslea Natalio Maiztegi izango da, eta maila ertaineko eta sakontze mailako eskolak emango ditu. Maila ertaina, azaroaren 3an hasi eta abenduaren 15 bitartean egingo da. Sakontze mailakoak aldiz, azaroaren 5etik abenduaren 17ra bitartean elkartuko dira asteazkenero.

Dagoeneko badira beste bi ikastaro abian daudenak: eskulan ikastaroa eta orratz-lanen tailerra. Lehenengoan, eskulanetako teknikak lantzen dituzte asteartero izena eman dutenek: egurra, laminak, margotzea, birziklatzea, eztainua, zilarra, beruna eta kristala. Orratz-lanen tailerra Asun Mendizabalek ematen du eta Musakolako auzo alkatetzaren lokalean elkartzen dira ostegunero.

Izenematea Paulo Uranga 6an, edo 943-798370 edota 651707936 telefonoetan egin daiteke.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

HERRIAK
Arrasate
Bilatu Euskonewsen
2003/10-31/11-07