Zuriñe
Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko:
zurkain@euskalnet.net
INES ALDAI, Arrasateko Euskara eta Kultura sustapenerako Batzorde Informatzaileko lehendakaria.
Zeintzuk dira 2004ko egitasmorik garrantzitsuenak?
Oraindik erabakitzeke dago. Aurrekontuak adostu gabe gaudenez, ezin daitezke Udalaren asmoak zehaztu. Baina kultura bultzatu nahiko genuke, jendea erakartzeko egitarau zabalagoa egin... Esate baterako zinea. Arrasaten zinemarik gabe geratu gara aurten, eta Amaia Antzokia funtzio hori emateko erabiltzea pentsatuta dago ordutik. Esan bezala, ikuskizunen aldetik programa zabalagoa egingo genuke. Asmoa, eduki badugu, baina egia bihurtuko ote den...
Posible balitzaizu, zer gustatuko litzaizuke burutzea legealdi honetan zure herrian?
Momentuz, aurretik mahai gainean zeuden proiektuekin ari gara: musika-etxe berria zehaztu, kultura-etxe berriko lanak amaitu zain gaude, eta jendea erakartzeko asmoz, Amaia Antzokiaren erabilera berregitea.
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français