Zuriñe
Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko:
zurkain@euskalnet.net
Antzuolako Udalak IX.argazki lehiaketa antolatu berri du. Gai libreko lehiaketa, zuri-beltzean edo koloretako lanak ziren aurkeztu beharrekoak. Orain, jasotako argazkiekin erakusketa zabalduko dute. Bihar, urriak 1 hasi eta domekara arte Udaletxeko areto nagusiko ateak irekiko dira helburu horretarako. Igandean 19,00etan banatuko dituzte sariak Olaranen. Epaimahaiaren esanetan, aurreko urte bietan baino maila hobea izan da hiru sailetan. guztietan. Lehenengoan, 14 urte bitarteko parte hartzaileentzat, Julian Ramirez de Okariz izan da irabazlea, Cabarceno parkian izenburuko argazkiarekin.
Antzuolako Ntra. Sra. de la Antiguako Ermita (Arg. B.E.L.) |
Bigarren sailean, lehen saria Nagore Igarzarentzat izan da eta 150 euro irabazi ditu Oreka lanarengatik. Bigarren saria Oier Peñagarikanoren Begirada iluna lanarentzat izan da, eta saria 90 eurotakoa.
Azkenik, hirugarren saileko lehen saritua Iñigo Alonso izan da, Hostoa lanarekin. Bigarren saria Mikel Lopezen Ilunpeko lanak eraman du.
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français