Manuel Solórzano
Sánchez, erizaintzan diplomatua
Itzulpena: Carlos Altolagirre
Versión original
Herrietako bizargin, odol-ateratzaile edo petrikilloei buruz hitz egiteak Erizaintza ogibidearen beste garaietara eramaten gaitu.
Gure eskuetan dauden aldizkarien arabera, Gipuzkoako Praktikante Elkargoaren lehenengo aipamenak XIX mendekoak dira eta geroztik, krisi, une gorenak eta aldaketak eman dira.
Jarraian, Osasun Laguntzaile Elkargo Ofiziala, Osasun Laguntzaile Tekniko Elkargoa eta Erizain Elkargoa azaldu zirenean zailtasun eta kokapen aldaketak sortu ziren eta nolabait lanbide eskubideak defenditzeko gipuzkoar elkarte hau estatuko beste batzuekin batu egin zen.
Erizaintzaren lehenengo langileak agertu zirenetik, Erdi Aroa inguruan, apurka apurka legeen bidez edo soilki beren jardueren zehar, talde erabat profesionala sortu zen, gaurko Gipuzkoako Erizaintzan Elkargoa dena.
1870eko abenduaren hogeian Donostiako udalan “Batallón de voluntarios de La Libertad” zelako osasun zerbitzua agertzen da. Hiru praktikantek osatzen zuten: Julián Ezama, José Machicote eta Manuel Iturriagak. Hauek eta Hirugarren Batailoiko Pascual Múgica kirurgialaria Gipuzkoako ezagutzen diren lehenengo osasun langileak izan ziren.
Garaiko idatzizko iturrietara abiatzen bagara, elkartutako praktikanteei buruzko datu zaharrenak 1.881ekoak dira. Garai hartan Blas Benegasek “Cuarto de Socorro” zuzentzen zuen eta aldian-aldian erizain talde bat han biltzen zen. Garai berean, 1.883an, aita Oraian gipuzkoar apaizak Donostiako lehenengo emaginaren berri ematen digu, Juana Mª Martínez. Sasoi hartan baita ere lehen estatuto eta derrigorrezko kolegiazioa izenpetu ziren. Lege horiek 1.898ko apirilaren 12aren errege-dekretuan bilduta daude.
Artxibo, liburutegi eta hemeroteketan ikerketa gogor baten ondoren lortutako lehenengo erreferentzia historiko hauekin, Gipuzkoako Elkargoaren historia idatz dezaketela pensatzen dutenak badaude. Orain arte, Sevillan bakarrik bildu eta argitaratu dira lan batzorde hauen bilakaerari buruzko datu eta agiriak.
Manuel Solorzanok, donostiar erizain eta historiazale amorratuak, Luis Mª Agirreolearen urratsak eta bilketa lanak jarraitu ditu. Bere esku dituen datuen kopurua handia da. Tamalez, iturriak gutxi dira eta agiri asko galdu omen ziren Gerra Zibilean. Dena den, bere amets handiena Gipuzkoako Erizaintza Elkargoaren historia argitaratzea da, datu eta bitxikeri guztiak barruan hartuz.
Gipuzkoako Elkargoaren historiak, “sendatze zientziaren” adar desberdinetan, bi krisaldi igarotzen ditu, 1.855ean Osasun Lege Orokorrak lan erakunde hauek sortzeko oinarriak azaldu zituenetik. Lehenengo krisialdia 1.915etik 1.920ra eta bigarrena Espainiako Gerra Zibilean zehar.
Hasieran, bost urte horietan eta Sevillako Praktikante Lan Elkargoaren arabera, antza denez, arazo ekonomikoengatik, Donostiako Elkargoa urte batzuetan desagertzen da.
Bere ibilera berrian, 1.919tik eta Sendagile Elkargoari esker, (bere aldizkari eta lokala utzi zituen), Gerra Zibila hasi arte, Praktikante Elkargoa indarrez hasten da berriz lanean. Bere lankidetza ordainezina eskertuz, Sendagile Elkargoak ohorezko lehendakari izendatzen du Francisco Pérez Cuadrado.
Urte berean, 1.919an, “Unión de Clases Sanitarias” delakoa sortzen da sendagile, albaitero, botikari eta praktikanteez osatua, 178 ordezkaritza, 1.370 kolegiatu eta 48 lan elkargo sortuz.
“La unión representa la fuerza y en contra del intrusismo” lemapean, Gipuzkoako Elkargoaren izenean, Juan Ramón Aldasoro eta Joaquín Núñez, Eusko Praktikante Asanbladara joan ziren. Gainera, aurreko urtean, Gipuzkoa “Union de Practicantes del Norte” eta Eusko-Nafar Praktikante Federakuntzaren sortze ahaleginetan parte hartzen du.
Garai hartako lehendakariak, Francisco Losadak, aurkezturiko salaketa batzuen bidez, erakundearen berragertzea egiaztatu ahal izan dugu. Emaginak Praktikante Elkargoei gehitzen dira eta honen ondorioz, bi atal izango dituzte Praktikante Elkargoek. Erizain ofizialaren figura gizarte zerbitzu bezela sortzen da; kargu honetan aritzeko batxillergoko laugarren ikasturtea gainditzea beharrezkoa izango zelarik.
Lehenengo promozioa. Erresidentziako ikasleak lagunekin. |
Garai hartan, 1.928 eta 1.935 urte artean, praktikante eta emaginak Sendagileen Elkargoan eta Gipuzkoako Ateneoan biltzen ziren.
Ohiz kanpoko buletin batek, 1.930eko martxoaren 21ean, Praktikante Elkargoa Konstituzioko Plazako seigarrenean, kokatzen du, eskubiko bastardean. Bi gelako leku batean, oraingo Arkubideren gainean, “klasearen defentsaren” alde laurogei bazkide elkartzen dira. Garaiko agiriek probintziako praktikante talderako beste leku batzu aipatzen dituzte: Kale Nagusiko 1 eta 2 zenbakiak eta Enbeltran kaleko 11.a, beraz, ziur aski beste helbidetan ere egon zen.
Beranduago, 1.933an, Legazpi kaleko 4.zenbakian egoitza berri bat omen zegoen, baina hau baieztatzeko ez daude datu gehiegi , Gerra Zibilean eta geroko urtetan agiri asko, kolektiboaren aktak barne, desagertu zirelako.
Lau urte igaro ziren Elkargoaren jarduerak berriz hasteko. 1.937ko urtarrilaren 8an Akta-Liburu berri bat irekitzen da eta Roman Elorz lehendakaria berrautatu ondoren, gipuzkoar batzorde bat bidaltzen da Burgosera, Osasun Orokorreko Zuzendaritzara, Klaseen defentsaren alde jokatzeko.
Arazo ekonomikoak itzultzen dira eta, 1.938an, Elkargoa, Feliciano Galparsororen agintepean, Artisau Elkartasunean (Soraluze kalea, 1) biltzen da. Hilabete batzu beranduago Legazpi kalera itzultzen omen da. Bigarren Errepublikaren aginduz, jardunean dauden erizain guztiak Elkargoan erregistratuak egon behar dute.
Egun hauetan Estatuko Osasun Agintariek beren egituretan aldaketa asko antolatzen dituzte eta 1.944an Osasun Laguntzaile Elkargo Ofizialek praktikante, erizain eta emaginak sail independentetan banatzen dituzte. Honela, erizainak lan-erakundetan azaltzen dira. Tamalez, Manuel Solorzanok, informazioa bilduz buru-belarri diharduena, garai honetako gipuzkoar Elgargoari buruz datu esanguratsurik ez du aurkitu.
Gipuzkoako Praktikante Elkargoko presidenteak 1918tik 1988ra. Ikusi argazkia handituta |
Bostehun pezeta inguru hilabeteko
1953an, praktikante, erizain eta emaginak karrera berdin batean batzen dira, Osasun Laguntzaile Teknikoena alegia. Ordurako, 1.948rako, Donostiako Elkargoa Pedro Egaña kalean zegoen, bi gela zeuzkan eta bostehun pezeta ordaintzen zen hileko.
Lokal berean, 1.955etik, eratzen den urtetik, Emagin Elkargoa kokatzen da. Erizain Elkargoak, berriz, urte batzuetan, lehenengo Nafarroko Etorbideko Osasun Ordezkaritza eta geroago Carlos Iko bederatzigarren zenbakiko teilatupe txiki bat izan zituen egoitzak.
Kolektiboak Pedro Egaña kalean hogeita hamabost urte emango ditu, Manterola kalera 1.983an joan arte. Hemen, 1.977ko apirilaren lehenengoan, praktikante, erizain eta emagin Elkargoen hiru Batzordeak, Gipuzkoako Osasun Laguntzaile Tekniko eta Erizaintzan Diplomatuen Elkargoan bateratuko dira, Estatutu berriak sortuz.
Zuzendaritza-Batzorde berriak, 1.978an, Lourdes Altuna burua izanez, diruzain bezela Mª Jesús Zapirain hartzen du, oraingo lehendakaria. Honen agintaldian, Elkargoak instalazio berrietara lekualdaldatzekin, berriagoa eta nabarmenagoa den azken aldaketa lortu du.
Zalantzarik gabe Elkargoa aldatzen ari da. Bere kokapen berrian modernotasuna, funtzionaltasuna eta eskuragarri dauden zerbitzuak honen seinale dira.
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français
Aurreko Aleetan |