Zuriñe
Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko:
zurkain@euskalnet.net
Arrasateko Union Cerrajera lantegiaren presentzia erabat desagertu zen urrian, Torlojutegi zaharra itxi zutenean. Nahiz eta lantokiaren momentu onenetan ehun langile baino gehiago aritu bertan, gaur egun dozena bat besterik ez ziren geratzen. Hirurogehigarren hamarkadatik lanpostuak gutxitzen joan dira, trenbidearen gainbeheraren ondorioz.
![]() |
Eraikina Zaldizpen eraiki zuten 1926an. (Arg.Z.V.M) |
Zaldizpeko esparruan zegoen UCEM lantegia 1906.urtean sortu zen, eta ia mende osoa egin du bertan. Hala ere, Torlojutegiak 1912.urtean ireki zituen bere ateak. Trenbide eta errailentzako tirafondo eta torlojuak ekoizten ziren bertan.
1926.urtean eman zitzaion hala ere lanbideari orain arte izan duen eraikina. Orduko Cerrajerako gerentea zen Toribio Agirre Jaunaren aginduz egin zen. Nahiz eta tokia betiko itxi duten, oraindik barruan daude lanbiderako beharrezko ziren labeak, lan gogor baten tresneria astuna. 70.hamarkadan lana automatizatu egin zen, eta ekoizpen handiagoa egiteko aukera eman zuen.
Nahiz eta UCEM herritik desagertzen ari den, Arrasateko Industria museoak lantegi eta bizimodu horren historia gordetzen lagunduko du.
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français