Zuriñe
Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko:
zurkain@euskalnet.net
Ubane Madera / Arrasate Press
Emakumea izatea eta Arrasatekoa izatea. Horiexek dira Arrasateko Udalak eskaintzen duen emakumeendako beka eskatzeko bete behar diren baldintza bakarrak. Biak betez gero, proiektu bat aurkeztu beharra dago beka lortu ahal izateko. Gero, Udalak aurkeztutako proiektu guztiak aztertu eta bat aukeratuko du, aurrera eramateko. Proiektu horren egileari 3.000 euroko beka emango dio Udalak.
![]() |
Melina Lopez, iazko bekaren irabazlea. (Arrasate Press) |
Edozein motatako proiektuak
Emakume Saileko arduradun Joxe Etxeberriak eta sail bereko teknikari Maite Barreñak prentsaurrekoan esandakoaren arabera, berdin da zeren gaineko proiektua aurkezten den: enpresekin lotutakoa, heziketarekin lotutakoa, kirol-proiektuaŠ Iaz, adibidez, Melina Lopezek eskuratu zuen beka eta industriarekin lotutako eskultura egin zuen; gaur egun Industria Erakusketan dago eskultura hori. Azken batean, bekaren helburua da emakumeei euren proiektuak egiten laguntzea; Maite Barreñaren esanetan, emakumeek horrelakoak egiteko baldintza txarragoak izaten dituzte-eta.
Beka eskuratu gura dutenek idatziz aurkeztu beharko dute proiektua, azaroaren 26a baino lehen. 15 egunean erabakiko du Udalak nori eman.
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français