Zuriñe
Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko:
zurkain@euskalnet.net
Udazken Kulturalaren barruan aste honetan ere hainbat ekimen egingo dira. Gaur, azaroak 7, Fabbrica del Vento antzerki talde italiarraren Sgórbypark antzezlanarekin gozatzeko aukera egongo da. Bihar, haurrentzako emanaldia egongo da 17,00etan Detraka antzerki taldearen eskutik. Beraien Zirkus Mirkus ikuskizuna taularatuko dute Munibe plazan.
Azaroaren 13an, osteguna, film laburren emanaldia egongo da Novedades aretoan. Guztira sei pelikula egongo dira ikusgai: Belarra, Dortoka uhartea, Basurdea, Terminal, Lepokoa eta Topeka.
Kultura Etxean aldiz, azaroaren 9ra arte Sara Otañoren pintura erakusketa zabalik dago.
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français