Sendabelarrak eta argazkiak irakasgai

Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Hainbat ikastaro antolatu dira Bergaran azaroa eta abendua bitartean. Esate baterako, Jardun taldeak sendabelarrei buruzko ikastaro deialdia egin du eta lau egunetan gauzatuko da. Lehenengo egunean, azaroak 10, desodorante natural bat eta fruta-likore bat egiteko aukera izango da eta Aisiki belarraren prestaketa nola egin ikasiko dute. Azaroaren 17an bizkarrarentzako ukendu bat nola egin irakatsiko dute antolatzaileek. Hirugarren egunean, azaroak 24, bainu-gatzak eta kolonia ura prestatuko da. Abenduaren 1ean berriz, perfume bat prestatu eta buruko txiki bat egingo da. Jarduneko bazkideek 20 euro ordaindu beharko dute, eta gainerakoek 25 euro. Izen ematea 943-763661 telefonora deituz egin daiteke.

Bigarren eskola, Pol-pol argazki taldeak eta Udalak antolatu dute. Argazki ikastaroa azaroaren 11an hasiko da eta 26an amaitu. Zabalotegin emango dira eskolak, eta 40 euro ordaindu beharko dute parte hartu nahi dutenek. Izen ematea Kultura Etxean egingo da.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

HERRIAK
Bergara
Bilatu Euskonewsen
2003/11/07-14