Zuriñe
Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko:
zurkain@euskalnet.net
Eusko Ikaskuntzak 85 urte bete ditu aurten. 1918urtean sortu zen Oñatin, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Ahaldundien eskutik, baina hala ere, ez da beti lanean aritu. Diktadura garaian eten egin zuen bere jarduna. Bai gerra aurretik, ordea, eta baita ostean ere elkartearen funtsa berdina izan da: apolitikoa eta erabat ikerketari eskainia. Horrela gogoratu zuen elkarteko orduko lehendakari Joxe Migel Barandiaranek 1978ko irailaren 17an Oñatiko Unibertsitatean egin zen Bazkideen Batzar Nagusian. Batzarrerako deia, gerra aurreko azken Batzorde Iraunkorreko sei kideek egin zuten, Jose Migel Barandiaran, Justo Garate, Aingeru Irigaray, Manuel Irujo, Manuel Lekuona eta Joaquin de Irizar. Beraiekin batera, Agustin Zumalabe Idazkaria eta ordurako Eusko Ikaskuntzak zituen 700 bazkideen erdiak ere Oñatin egon ziren. Elkartearen bazkide izateko, Estatutuen lehen arauak dioenarekin bat etortzea aski da: Euskal Herria maite eta beraren nortasuna berreskuratzea gogo izan. Ez da besterik behar.
Elkartea 1918.urtean sortu zen Oñatin. (Arg. Eusko Ikaskuntza) |
Duela 25 urte hiru helburu nagusi aurkeztu ziren Oñatin: alde batetik, emakumeei sarbidea ematea, ordura arte guztiz bazterturik baizeuden; horretarako Elkartearen Estatutuak aldatzea proposatu zen. Bigarrenik, zuzendaritza karguak berritzea, eta hirugarren eta azkenik, garrantzi berezia izan zuen bazkide kopuru handiena bildu eta haien iritziak entzun ahal izatea.
Hirurogeita hamabosgarren urtemuga ospatzeko, sekulako ekitaldia eratu zen 1993ko irailean, baita Oñatin ere. Gregorio Monreal garaiko lehendakariaren deiari jaramon eginez, euskal esparruko agintari politiko, sozial, erlijioso eta kulturalak agertu ziren hara.
Bazkideen Batzar Nagusiaeginzen tokian ospatu zuten 1993an 75.urteurrena. (Arg. Eusko Ikaskuntza) |
Orduko deia, 1978ko bileran proposatu zuten asmo nagusiaren antzera, Eusko Ikaskuntza euskal ikerketa eta ikaskuntza gune bihurtzea izan zen, bertako eta mundu osoko euskalarien batasun gune eta elkargune izateko. Teknologia garai honetan mugak ia ezabaturik daude unibertso binarioari esker, eta horrek, modu handi batean lana erraztu dio Eusko Ikaskuntzari; horren eredu da Euskonew-en Kosmopolita atala.
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français