Agirre, hirugarren lehenengo bertsolari kanporaketan

Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Arabako eskualde desberdinetan Bertsotan Bagare, bertsolari gazteentzako txapelketa jokatzen ari da, urriak 31an hasi eta azaroaren 27ra bitartean. Urriko azken egunean Araiako Zubigain jatetxean izan zen lehen kanporaketa. Partaideen artean Manex Agirre aramaioarra zegoen, eta hirugarren postuan geratu zen. Agirre, 2002ko Arabako Bertsolari Txapelketan bigarren postuan geratu zen.

Bertsotan Bagare txapelketa, Bertsozale Elkarteak eta Gasteizko Bagare Euskal Tokiak antolatutako bertsolari gazteentzako sariketa da. Kantaerak toki garrantzitsua izango du sariketan, eta horrela, beraien nortasun marka jarri diote txapelketari. Hiru epaile daude, bat kantagintzan eta adierazkortasun gaietan aditua da, eta beste biak bertsogintzaz arduratzen dira.

Manex aramaioarra, bigarrena eskumatik hasita. (Arg. Arabako Bertsozale Elkartea)

Parte-hartzaileen zerrenda antolatzaileek egikaritzen dute, eta denek dute zerbait amankomunean: Arabako lurraldean bizi direla. Hala ere, horrek ez du arabarrak izan behar direnik esan nahi, bertan lan edo ikasten dutenek ere beraien txokoa baitute txapelketan. Aurtengoan 20 partaideri bidali zaizkie gonbitak.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

HERRIAK
Aramaio
Bilatu Euskonewsen
2003/11/07-14