Bixente Barandiaran, herriko azken errementaria

Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Bixente Barandiaran 1911ko uztailaren 20an jaio zen Apotzagan. 18 urte zituela Arrasateko Zarugalde kalean Tomas Otaduiren errementerian hasi zen lanbidea ikasten. Bertan aritu zen gerra iritsi arte, baina gerrarekin, soldadu joan zen Gasteizko Flandesko erregimentura. Hala ere, Bixentek zuen errementari ezagutza zela eta, perratzaile lana eman zioten.

Etxera itzuli zenean, Ugarte y Cía-n, sarrailgintza lantegian hasi zen lanean. Hala ere, ez zuen errementari lana alde batera utzi, eta 1956.urtean bere baserrian tailerra jarri zuen. Lanetik irtetzerakoan etxera joan eta bertan aritzen zen burdin artean beharrean. Lan asko zegoen orduan Bixenteren esanetan, eta ez zituen Arrasateko bezeroak bakarrik; bailarako toki desberdinetatik gerturatzen zitzaion jendea bere zerbitzuen eske: Aretxabaleta, Santa Ageda, Eskoriatza... Bere lanen artean besteak beste, baserriko tresnak zeuden, atxurra, goldeak eta abar.

Herriko azken errementariak 90 urterekin utzi zion bere lanari, nahiz eta azkenengo urteetan bere jarduna gutxitua zuen. Berak dioenez, jubilazio ofiziala hartu zuenetik errementari izateari laga zion arte, egunean 7-8 ordu ematen zituen su eta burdin artean. Eta noski, jubilatu bitartean ordu-lanak zenbatu ezin ahalak ziren. Bixenteren esanetan, gaur egun ez da errentagarria errementari lana, produktuak ekoiztea oso garestia izango litzateke eta.

Bixente, Industria Museoko bere etxeko tailerraren erreplikan. (Arg. Z.V.M.)

Bixentek lan nola egiten zuen jakin nahi izanez gero, Arrasateko Industria Museora gerturatu eta bertan bere etxean zeukan tailerraren erreplika ikusi daiteke. Asteko egun guztietan dago irekita museoa, astelehenetan izan ezik.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

HERRIAK
Arrasate
Bilatu Euskonewsen
2003/11/14-21