Zuriñe
Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko:
zurkain@euskalnet.net
Arrasateko Union Cerrajerak Zaldizpeko lur eremuan zuen igerilekua 1948ko uztailaren 24an inauguratu zen., eta mende laurdena bete da igerilekuko ateak itxi zirela. Hogeita hamairu metro luzera eta hamabi zabaleran zituen, eta sakoneran metro batetik hiru eta erdiraino heltzen zen.
Zaldizpeko lurretan zegoen UCEMen igerilekua. (Arg. Josemari Velez de Mendizabal) |
Cerrajerako uretan gizonezkoek bakarrik egin zezaketen igeri. Orduko morala zela eta, emakumeei debekatu egiten zitzaien instalazio haietara sartzea. Igerilekua Union Cerrajerarena izan arren, herriko eta kanpoko gizon guztientzat zegoen zabalik. Emakumeek, gutxienez, igerileku aldameneko parkea erabili zezaketen atseden hartzeko. Ama asko bertan ikus zitekeen umeak jolasean zebiltzan bitartean. Igerilekura sartzeko txartela edukitzea beharrezkoa zen.
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français