Zuriñe
Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko:
zurkain@euskalnet.net
Ubane Madera / Arrasate Press
Administrazioa (Udala, justizia, administrazioa...);
ekonomia (enpresak, komertzioak, zerbitzuak eta publizitatea); gizartea (kirol,
kultura, aisialdi... elkarteak, sindikatuak...); komunikabideak; osasuna eta
hezkuntza. Horiexek dira Arrasateko Udalak aztertu dituen sektoreak. Eta ondorioztatzen
diren emaitzak honakoak dira: bat datozela euskarazko eskaintza eta ezagutza
(%56); baina alde handia dagoela sektoretik sektorera. Datuen arabera, administrazioan,
hezkuntzan eta gizartean dago euskarazko eskaintzarik handiena. Hain zuzen
ere, Arrasateko Udalak, Debagoieneko Mankomunitatearekin batera eta Hezkuntza
Arautuak dute Euskaini mailarik handiena. Ekonomia eta osasuna, berriz, gutxigatik
ez dira iristen herriko ezagutza mailara; eta komunikabideetan dagoen eskaintza
da txikiena. Bereziki, aldizkarietan.
Zer da Euskaini?
Lehen aipatutako moduan, hori guztiori neurtzeko Euskaini izeneko adierazlea
erabili du Arrasateko Udalak. Herritarrei egiten zaion euskarazko eskaintza
zenbatekoa den laburtzen du kopuru zehatzetan Euskaini adierazleak. Hau da,
zelan dauden erakunde, saltoki edo anbulatorio errotulazioak, erakunde batera
jotzen dugunean hangoek euskaraz erantzuten diguten edo ez, edo anbulatorioko
errezeten orria euskaraz dagoen edo ez... hori guztiori aztertzen du Euskainik.
Izan ere, herritarrari egiten zaion hizkuntza eskaintzak mugatzen du herritarraren
hizkuntza aukera. Eskaintzarik ezean, euskaldunak ezin dezake euskara erabili.
Ikerketaren emaitzak Monterron Kultura Etxean jakinarazi ziren. (Arg. Arrasate Press) |
Katalunian sortutako Ofercat tresnaren oinarrizko ezaugarriak gorde eta hainbat egokitzapen eginda sortu dute Euskaini indizea.
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français