Zuriñe
Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko:
zurkain@euskalnet.net
Azaroko bigarren igandean, hilak 9, Leintz Gatzagako kaleak artisauez bete ziren San Milixanak feriaren ondorioz. Goizeko 10etan hasi eta arratsaldeko 8ak arte ehunka lagun gerturatu ziren herriko frontoira, bertan jarri ziren eta, artisauen postuak.
Iazko ferian parte hartu zuten ikazkinak. (Arg. Ion Sasiain) |
Guztira 16 artisau aritu ziren, bakoitzak bere trebetasuna zertan datzan erakutsiz. Adar tailaketa, uztarriak eta taila-lanak, gaztainondo-zumitzen otarregintza, beira puztu modelatua, turroia, argizari eskulangintza, argintza, eta forjalan artistikoa izan ziren, besteak beste, Gatzagan ikusgai joan den igandean. Horrez gain, herriko Gatz-museoak bere ateak ireki zituen, eta jende ugari hurbildu zen bertara. Jon Sasiain, herriko kultura-zinegotziaren esanetan, datorren urtean aurtengo markak hobeagotuko dituzte.
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français