Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final-erdia

Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

  Argazkia
Maialen Lujanbio hurrengo saiorako txartela eskuratzen saiatuko da. (Arg. Euskonews)

Udazken honetan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa jokatzen ari da, eta lehenengo final-erdia Eskoriatzan egingo da, azaroaren 16an. Topaketa kiroldegian izango da, arratsaldeko 5etan hasita. Bertsolarien artean Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Estitxu Eizagirre eta Iker Zubeldia arituko dira, besteak beste. Sarrera prezioa 8 eurokoa izango da eta Eskoriatzako Udalak betiko lekuan jarri ditu salgai. Aurkezle lanetan Egoitz Aizpuru oñatiarra arituko da.

Maialen Lujanbio hernaniarra da, eta 1997an eta 2001ean Txapelketa Nagusiko finalista izan zen. Mendiluze andoaindarra aldiz, banaka jokatu zen azken Gipuzkoako txapelduna da 1995etik. Hauek eta gainerako partaideak beraien burutapen eta errima egokiekin hurrengo saiorako txartela eskuratzen saiatuko dira.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

HERRIAK
Eskoriatza
Bilatu Euskonewsen
2003/11/14-21