Jostailuen erakusketa Olaranen

Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Azaroa iritsi da, eta azken 5 urteetan bezala, Txatxilipurdi taldeak urteko azken bi hilabeteetan zehar Euskal Herriko txoko desberdinetan egingo dituen jostailuen erakusketa antolatu da. Dagoeneko Lekunberri eta Betelutik pasatu dira, eta azaroaren 15ean Antzuolara iritsiko da, igandera arte. Olaranen izango da hitzordua, 17,00etatik 20,00etara. Bertako jostailuak ukitu, manipulatu eta probatzeko aukera izango dute erakusketara gerturatzen direnek.

Adinaren arabera sailkatu dituzte jostailuak (3-5, 6-8, eta 9tik aurrera), eta baita jostailu motaren arabera ere: eraikuntzakoak, trebetasunezkoak, estrategikoak, sinbolikoak... Horrez gain, txoko berezia izango dute euskarazko jokoek, Ikastolen Elkarteak kaleraturikoek, esaterako. Gabon aurretik jostailuen inguruko zalantzak argitzen lagun dezaken erakusketa beraz, bi egun hauetan Olaranen ikusgai eta ukigai egingo dena.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

HERRIAK
Antzuola
Bilatu Euskonewsen
2003/11/14-21