Hogeita bost urte Udal korporazioak dimititu zuela

Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Duela 25 urte, 1978ko azaroaren 24an, Arrasateko Udal korporazioak bere dimisioa aurkeztu zuen. Gizartean politikoki egoera zaila zen, eta ez ziren arazoak konpontzeko gai. Egoera horrek Udala bertan behera uztea ekarri zuen.

Egun horretan egin zen plenoan honakoa adostu zuten:

“...Desde hace bastante tiempo nos encontramos sumidos en un clima de violencia que, en nuestro caso concreto, ha acarreado hasta el momento 16 muertes de personas relacionadas con Mondragón, entre ciudadanos y Fuerzas de Orden Público... Concretamente el día de hoy, recibimos noticias de amenazas a mujeres e hijos (niños) de los miembros de la Guardia Civil...
Este clima generalizado de violencia en el que nos vemos absolutamente incapacitados de incidir para su solución... crea en nosotros un clima de desazón y desasosiego que impide una correcta y eficaz gestión de los asuntos públicos.
Todo ello nos lleva a una irrevocable decisión de dimitir...”

Argazkia
Ezkerretik hasita, D. Pablo Barrena apaiza, Jose Antonio Altuna alkatea, Belloch (Gipuzkoako Gobernadorea) eta Javier Ortega arkitektoa 1977ko uztailaren 5ean polikiroldegiren inaugurazioan.

Nahiz eta beraien karguak utzi, administrazioan hutsunerik izan ez zedin, urte hartako abenduaren 31era arte lanean jarraitu zuten. Denbora horretan Udal Gestore bat osatzeko eskatu zien alderdi politikoei, dimisioa azaldu zuen udal taldeak.

Une haietan Arrasateko alkatea Jose Antonio Altuna zen, “Bergarako Alkateak“ taldearen partaideetariko bat. Lehen udal hauteskunde demokratikoak, estatu osoan, 1979ko maiatzean izan ziren.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

HERRIAK
Arrasate
Bilatu Euskonewsen
2003/11/21-28