Zuriñe
Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko:
zurkain@euskalnet.net
Bergarako Udazken Kulturala azaroa amaierara iristen ari da, eta aste honetarako antolatuta dauden ekimen gehienek, musika dute oinarri. Bihar, azaroak 22, Kantabriako talde bat arituko da arratsaldeko 7,30etan Mariaren Lagundiko elizan. Taldea, Castro Urdialesko “Camerata Vocal Sottovoce” da hain zuzen ere.
Bestetik, datorren ostiralean, azaroak 28, Oskorri taldeak bere azken diska aurkeztuko du Udal pilotalekuan 22,30etan hasita. “Desertore” disko berriaren doinuak entzun nahi izanez gero, sarrera ordaindu beharko da.
Baina musika entzuteaz gain badago zer egin herrian, ostegunean, hilak 27, “Transeuropa 2001”diapositiba emanaldia eskainiko du Ina Rufo bidaiariak. Hitzordua 19,30etan UNEDen areto nagusian izango da.
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français