Bertso musikatuak Espaloia aretoan

Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

  Argazkia
Xenpelarren Andre txarraren bentajak bertsoa musikatuko dute besteak beste
G aur, azaroaren 21a, Elgetako Espaloia aretoan gaueko 10etan hasita, bertso musikatuak entzuteko aukera izango da. Bertso zahar eta berriak aireratuko dituzte, musikaz kantatuak, eta diaporama, dantza eta sketchak tartekatuz. Besteak beste, honako bertsoak aukeratu dituzte emanaldi honetarako: Xabier Amuriza eta Imanolen Mendian Gora, Xenpelarren Andre txarraren bentajak edo Xabier Leteren Xalbadorren heriotzean.

Bertsoak, euskal bertsolaritzak emandako ondare aberatsetik hautatu dituzte. Antolatzaileen esanetan, melodiak garrantzia handia du ikuskizunean, eta eszenaratze atsegina eta muntaia didaktikoa egiten saiatu dira.

Saioan parte hartuko dutenei dagokienez, ahotsetan Arantxa Cruz eta Joseba Ramirez arituko dira. Azken horrek gitarrara joko du kantatzeaz bat. Piano-jole lanetan, Xabier Zabala arituko da.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

HERRIAK
Elgeta
Bilatu Euskonewsen
2003/11/21-28