Zuriñe
Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko:
zurkain@euskalnet.net
Abenduaren 2an, asteartea, Debagoieneko informazioa aurkitzeko toki berri bat aurkeztuko dute Goiena enpresakoek: Goiena.net. Talde honek hainbat esparrutan lan egin arren, oraindik multimedia munduan sartzea falta zitzaien. Goizeko 9,30etan elkartuko dira Garagartza auzoko Arteaga landetxe-jatetxean.
![]() |
Iban Arantzabal, Goiena Telematika Zuzendaria. Argazkia: Goienkaria |
Goiena.net herritarren zerbitzura egongo den tresna berria izango da, euskara hutsean idatzia. Bertan aurkitu ahalko diren zenbait zerbitzu honakoak dira: azken orduko albisteak, irudi digitalak, eztabaida guneak, bertan agertu den zerbaiti buruko bilaketak egiteko aukera... Gaurkotasuneko gaiak jorratuko dituzte batik bat, eta Iban Arantzabal, Goiena Telematika zuzendariaren esanetan, herritarren parte hartzea garrantzitsua izango da. Denok izango dira irakurle eta informatzaile.
Aurkezpenean izango dira, besteak beste, Miren Azkarate (Kultura Sailburua), Ignazio Lakuntza (Debagoieneko Mankomunitateko presidentea), Javier Retegi (Eusko Ikaskuntzako presidentea) eta Iban Arantzabal (Goiena Telematika zuzendaria).
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français