Amodiozko gutun eta SMS lehiaketa

Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Bergarako Jardun euskara elkarteak Amodiozko Gutunen XII. Berrigara lehiaketarako eta SMS bidezko II.maitasun mezuen lehiaketarako deialdia egin du aste honetan.

Iaz ehun gutun jaso ziren, horietatik %71 emakumezkoek eta %29 gizonezkoek idatziak. Guztien artetik 29 urteko Iñaki Serrano eibartarra izan zer irabazlea. Aurtengo ediziorako baldintzak betikoak dira. 1989.urtean edo lehenago jaiotakoek har dezakete parte. Behin gutuna idatzita, egilearen izenaren ordez lelo bat asmatu behar da. Norberaren datuak kartazal itxi batean sartu eta azalean, aurreko lelo berdina jarri beharko du parte-hartzaileak.

SMS bidezko mezuen lehiaketa bigarrenez antolatzen da aurten, eta aurreko urtean arrakasta handia izan zuen antolatzaileen esanetan. Mezu bakarra igorriko da pertsonako, eta mezuaren ondoren, sakelako telefonoaren zenbakia idatzi behar da. Mezuak urtarrilaren 1etik 15era bitartean bidaliko dira 605 71 24 69 zenbakira.

Epaimahaiari dagokionez, kultura mailako lau pertsonek osatuko dute: Nerea Elustondo bertsolaria, Karlos Linazasoro eta Itxaro Borda idazleak eta iazko irabazle Iñaki Serrano.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

HERRIAK
Bergara
Bilatu Euskonewsen
2003/11-28/12-05