Goienkariak, Europako tokiko
aldizkarien diseinu onena

Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Bergaran egiten den GOIENKARIA astekariak, urtero banatzen diren European Newspaper Award saria lortu du. Martxoan Vienara jo beharko dute Goienkariko ordezkariek, bertan izango baita sari banaketa. Ez da lehenengo aldia horrelako saria jasotzen dutena, iaz aldizkariko GOIENKA2A atalarengatik ere saritu baitzuten euskal kazeta. Lehiaketara aurkezten duten lana, antolatzaileek finkatzen duten daten barruan argitaratutako zenbait ale bidaltzen dituzte.

Argazkia
Goio Arana, Goienkariaren diseinuaren arduraduna, lantokian. Argazkia: Goienkaria

Diseinua saritzen den ataletan, Europako 22 estatutatik 331 hedabideren lanek hartu zuten parte. Hiru kategoria daude European Newspaper Award-en: tokiko hedabideena, eskualdekoena eta nazio mailako hedabideena. Goienkariaren diseinuarekin lan egiten dutenak Goio Arana eta Iñaki Iturbe dira. Goio, iaz jasotako sari banaketara joan zen, eta nahiz eta atal batengatik saritua izan, aldizkari osoen artetik finalista geratu ziren. “Finalista geratzea gauza handia da”, dio Goiok. Hala ere, aurtengo saria iazkoa baino garrantzitsuagoa da berarentzat: “gauza ugarirengatik da garrantzitsua: denbora batez Goienkariko mantxetan azaldu daiteke sariketan irabazle suertatu garela. Bestalde, euskarazko komunikabide bati eman diote saria. Ingelesezkoa balitz, esaterako, epaimahaiak gaiaren nondik norakoaren berri izango luke, eta bere erabakian eragin”.

Datorren urteko sariketarako gogor lan egingo dutela dio Aranak, baina ia guztiz ziur dago ez dutela sari handi hori lortuko: “orain arte ez da eman bi urtetan hedabide berdinak kategoria berdinean garaitzea, baina polita litzateke beste atalen batengatik saritu izatea”.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

HERRIAK
Bergara
Bilatu Euskonewsen
2003/11-28/12-05