Guatemalari buruzko jardunaldiak abendu hasieran

Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Udazken Kulturalaren barruan, bihar, azaroak 29, Gabero abesbatzaren kontzertua izango da Zabalotegi aretoan. Arratsaldeko 19,30etan hasiko da emanaldia, eta sarreraren prezioa 2 eurokoa da.

Abenduari hasiera emateko, asteartean Guatemalari buruz "Tierra Madre" ikus-entzunezkoa egingo da Kultura Etxean arratsaldeko 19,00etan. Migel Altuna institutuan aldiz, historia hitzaldia egingo da arratsaldeko 19,30etatik aurrera. Bi ekimenok doan izango dira.

Hurrengo egunean, abenduaren 3an, Las Quimeras del diablo ikus-entzunezkoa eskainiko du GKEtaldeak arratsaldeko 19,00etan Kultura Etxean. Talde horren eskutik, Ajayuri buruzko ikus-entzunezkoa eskeiniko du ordu eta toki berdinean abenduaren 4an. Guatemalari buruzko ekimenak nagusi, beraz, urteko azken hilabetearen hasieran.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

HERRIAK
Bergara
Bilatu Euskonewsen
2003/11-28/12-05