Zuriñe
Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko:
zurkain@euskalnet.net
Asteartean, abenduaren 2an, Goiena.net, Debagoieneko
herriek Interneten duten atari berria inauguratu zuten Garagartza auzoko Arteaga
Landetxean. Goienkaria, telebista eta irratiaren osteko laugarren atala da
ibarreko herri guztiak bere baitan hartzen dituen webgune berria. Goiena taldearen
barruan dago ataria, eta hainbat zerbitzu desberdin eskaintzen dizkio erabiltzaileari:
eztabaidak, albisteak...
Aurkezpen ekitaldian hainbat pertsonek hartu zuten hitza: lehendabizikoa,
Goienako Presidente Esteban Plazaolak. “Bailarako eragile guztion bilgune”
bezala aurkeztu zuen zerbitzari berria Plazaolak. Ondoren, Iban Arantzabal,
enpresa bereko Telematika arduradunak hitz egin zuen, eta adibide praktiko
baten bitartez, eskaintza berriaren nondik norakoak azaldu zizkien han bildutakoei.
Hainbatek hartu zuten hitza astearteko aurkezpen ekitaldian: Miren Azkarate, Ignazio Lakuntza... (Arg. Josemari Velez de Mendizabal) |
Xabier Retegi, Eusko Ikaskuntzako Presidenteak ere hitza hartu eta, eta bere esanetan, “teknologia berriak oso plataforma egokia dira gure kulturaren hedapenerako”. Horrekin batera, Eusko Ikaskuntza eta Goiena Elkartearen arteko lankidetza onuragarria litekeela aipatu zuen.
Iban Arantzabal, Goiena Telematika arduradunak
adibide praktiko bidez azaldu zuen zerbitzu berriaren nondik norakoak.
(Arg. Josemari Velez de Mendizabal) |
Xabier Huitzi, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararen Zuzendariak
bailarako kemenaz hitz egin zuen. Ignazio Lakuntza Debagoieneko Mankomunitateko
Presidenteak, zerbitzu berriak Internet bidezko kohesioa ekar dezakeela aipatu
zuen, eta “etorkizunera begira laguntzen jarraitzeko konpromisoa”
hartu zuen. Miren Azkarate Kultura Sailburuak ere zerbitzu eskaintza berriari
buruzko bere iritzia azaldu zuen. Horrela, euskal kulturak bere garapena teknologiak
ahalbidetzen dituen plataformetan oinarritu behar duela azpimarratu zuen.
Behin aurkezpen ekitaldia eginda, hara gerturatutakoek hamarretako goxoa zuten
zain, eta elkarrizketetarako txanda iritsi zen.
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français