Pedro de Viteri liburu berri batean

Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Joan den ostiralean, azaroaren 28a, Juanito Leibar historialari eta irakasle ohiak, Pedro de Viteri arrasatear filantropoari buruzko liburua aurkeztu zuen Amaia Antzokian: Don Pedro de Viteri y Arana. 1833-1908. Filántropo. Arrasatearra jaio zeneko 150.urteurrenean eta bere ekimenez sorturiko eskolen 100.urtemugan egin zuten aurkezpena. Liburua euskaraz eta gazteleraz idatzi du, eta 114 orrialde ditu.

Liburuak, filantropoaren ibilbideari gainbegiratu sakona egiten dio. 1853an jaio zen Arrasaten, eta 1874an Ingalaterrako emakume batekin ezkondu zen. Ondorioz, denbora batez atzerrian bizi izan zen, baina 1893.urtean Euskal Herrira itzuli zen kultura eta hezkuntza esparruetarako zituen proiektuak aurrea eramateko asmoz, besteak beste gaur egun Sebero Altube enparantza ezagutzen dugun tokian zegoen barazki-azoka eta Zaldibarreko frontoia. 1901.urtean egin zuen testamentuari esker, Biteri Fundazioa sortu zen eta hezkuntza alorrean hainbat urrats eman ziren herri mailan: Viteri Eskolak. Arrasaten ez ezik Pedro Viterik Hernanin, Errenterian eta beste toki batzuetan ere eraiki ahal izan ziren eskolak.

Viteriren ideiak hezkuntzan aplikatu ziren eskolen bidez. Hori horrela izan zedin, garrantzia handia izan zuten Arrasatera ekarritako eskolako arduradunek. Oso maisu onak izan ziren hasieratik eta ospetsuenak, ziur aski, Felix Arano eta Teresa Garcia, aurrekoaren emaztea gertatu ziren. Lan handia egin zuen, batez ere Maisu Aranok. Horrek metodologia berezia aplikatu zuen irakaskuntzan,oraindik orain bere eskuetatik pasatu ziren ikasle ohi askok baiezta dezaketen moduan.

Arano Maisua, adibidez, Eusko Ikaskuntzaren I Kongresuan aritu zen bere sistemak azalduz, 1918an, Oñatin, eta ahoa bete hortz utzi bide zituen bertaratutakoak, ume eta gazteengan lortu zuen arrakastarekin. Ikasleak motibatu egiten zituen, ezer baino lehen. Leibarren liburuak Maisu Aranori buruzko eranskin bat ere jasotzen du.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

HERRIAK
Arrasate
Bilatu Euskonewsen
2003/12/05-12