Zuriñe
Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko:
zurkain@euskalnet.net
Bihar, abenduaren 6an, San Nikolas eguna ospatuko dute euskaldun askok. Herri batzuetan etxeko gazteenak izaten dira jaia modu berezian gozatzen dutenak. Arrasaten lagun taldea bildu eta goizetik, kalerik kale joaten dira egun horretako abestia kantatzen. Ordainetan, etxeetatik gauza ugari botatzen dizkiete: gozokiak, laranjak, dirua, intxaurrak...
(Arg. Zuriñe Velez de Mendizabal) |
Esan bezala, horretarako lehendabizi abestea beharrezkoa izaten da, nahiz eta zenbait ahots lotsati ia nabaritu ere ez diren egiten:
San Nikólas coronado Arzobispo Mariandres. A la luna noche y día etxekoandra noblia: egizu, egizu pillia . San Nikolás, triskilistras dame una castaña y no quiero más. Aquí estamos cuatro cantaremos dos para San Nikólas por amor de Dios. Belengo portaleko ate zabaletan hotzak ikaraz dago Jesus lastoetan. Angelitos somos suspi-suspiramos lukainka, txorizo: neskai bapez, mutilai dana neskai bapez, mulilai dana... |
Ziur, herriko neska-mutikoek ozen-ozen abestu, eta ahal bezain goxoki gehien hartzeko beharrezko trikimailuak erabiliko dituzte. Jakina da-eta egun bakarra irauten duen generoen arteko borrokak sari goxoa eskaintzen duela. Gainera, herriko Udalak urtero antolatzen duen bolo-bolora gerturatuko dira gehienak, eguerdiko 12,00etan eta 12,30etan.
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français