Jesusmari Ugalde bergararra Ikerkuntzako
Euskadi sariaren irabazle

Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

 
(Argazkia: www.sc.ehu.es/sqwquimi/main.html)

Jesusmari Ugalde Uribe-Etxebarria bergararrak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza departamentuak ematen dituen Ikerkuntzako Euskadi 2003 Saria irabazi du. Jesusmari Euskal Herriko Kimika-Fisika katedraduna da. Laborategian baino gehiago, bulegoan egiten du lan, kimika teorikoa egiten du.
Epaimahaiaren esanetan, kimika eta fisikaren arteko mugan nazioarte mailan eginiko ekarpen eta eragin handiagatik eman diote saria. Hodei interestelarren edo izarren arteko hodeien kimikaren esparruan eginiko lana azpimarratu du batez ere epaimahaiak.
Jesusmari hainbat elkartetako kide da, besteak beste, Eusko Ikaskuntza eta Espainiako Fisika Erret-elkartekoa.
Eusko Ikaskuntzako fisika, kimika eta matematika zientzien saileko presidentea.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

HERRIAK
Bergara
Bilatu Euskonewsen
2003/12/05-12