Zuriñe
Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko:
zurkain@euskalnet.net
Oñatiko Udaleko Kultura Sailak antolatu
duen abenduko kultura egutegian hainbat ekimen eskainiko zaie aurtengoan ere
oñatiarrei. Abenduaren 8tik errege egunera arte iraungo duen egitarau
luzean pertsona ororentzako ekimenak sustatu nahi izan dituzte: musika, erakusketak,
antzerkia...
Hilabetea hasteko astelehenean hilak 8, Arantzazuko Basilikan Gipuzkoako Organoen
Zikloaz gozatzeko aukera izango da. Antzerkiaz, berriz, abenduaren 12an, “Elvira
Dorado” antzezlanarekin. Iliacan talde kataluniarra igoko da
eszenatokira.
Haurrek ere beraien tokia izango dute Oñatin burutuko diren ekimenetan:
euskarazko zinea, haurrentzako jolas-parkeak...
(Arg. sansebastianturismo.org) |
Hala ere aurtengo nobedade bezala, hilaren 29 eta 30ean txu-txu trena ibiliko da herrian zehar. Garraio honen bitartez, herriko ondare historikoa ezagutzeko aukera izango dute trenera igotzen direnek.
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français