Zuriñe
Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko:
zurkain@euskalnet.net
Arrasateko Arrano Elkartean torturari buruzko hitzaldia egin zen abenduaren 9an. Bertan, Torturaren Aurkako Taldeko ordezkari batek, Unai Romanok eta Paule Sodupek hartu zuten parte.
![]() |
|
Ezkerretik hasita: Paule Sodupe, Unai Romano eta TATeko ordezkaria. (Arg. Z.V.M.) |
TATeko ordezkariaren esanetan, hitzaldien bidez tortura “sozializatu” nahi izan dute, benetan gertatzen dela ezagutaraztea eta hortaz sentsibilizatzea.Tortura zer den, eta nolako prozesua jarraitzen den azaldu zuen.
Unai Romanoren txanda izan zen abokatuaren ostean. Gasteiztarrak bizitakoa azaldu zien hara gerturatu ziren 70 bat lagunei. Une latzak bizi izan zituela gogoratu zuen, eta jasandako ondorioak gaur egunera arte iraun dutela gaineratu.
Ondoren Paulek bere seme Orkatzen bizipenen berri eman zuen. Hitzaldiaren amaieran hirurak ondorio berdinera iritsi ziren: gaur egun torturatzen dela, eta funtzionario horiek inork zigortzen ez dituelako gertatzen dela guztia.
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français